Donostikluba Festibala 2020

Donostikluba Festibala 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

dkluba.eus

Non

Intxaurrondo Kultur Etxea

Noiz

02/10/2020-etik 03/10/2020-era

Donostikluba Festibala 15 ediziora iritsi da eta duela hiru urteerreferentziazko jaialdi urbano bihurtzeko hasitako bidean jarraitzen du, garaiekin aldatzen doazen musika-hizkuntza berriak hartzeko prest. Gaur egungo joeren leiho izan nahi du, bertako musikari behar den bezalako begirunea eta arreta eskainiz. Intxaurrondoko egoitzan antolatzen den hirugarren edizioa izango da eta bi egunetan zehar entzungo den musika eskaintza anitza bezain erakargarria daUrriak 220:00 -12 €EL NEGRO + LATRIKUJoanes Unamuno, “El Negro” izen artistikoaz ezagunagoa, Intxaurrondoko musikaria da eta azken urteotan Gipuzkoako hiriburuan eta Euskadin gehien hazi den artistetako bat da. Gaur egun, bere lan guztia Youtubekanalean argitaratzen du. Delaossa (milioi eta erdi erreprodukzio baino gehiago) bezalako artistekin elkarlanean YouTuben markak hautsi ondoren, Donostiklubara itzuliko da hurrengo disko berria aurkeztu aurretik. Latriku2017an jaio zen gazteen lokal batean. Bertako hiru gazte bizi izandakoez musika tresnen bidez hitz egiteko irrikaz zeuden eta musika bizio bihurtu zitzaien. Dani poetarekin eta Kono eroarekin batera dihardu Ghribik bizitza gogorraz jarduten. Apurka-apurka hazten eta heltzen joan dira, 'Latriku' estiloa sortu arte. Urriak 319:00 -12 €GRISES + CHAQUETA DE CHANDALGrisestalde gipuzkoarra bueltan da. Hamarkada bateko ibilbidearekin eta bost estudio-albumekin, Gaztañaga anai-arrebek, Amancay (ahotsa) eta Eñaut (ahotsa eta gitarra), Alejandro Orbegozok (teklatua eta sintetizadoreak), Gartxot Unsainek (baxua) eta Gaskon Etxeberriak (bateria) osatutako taldea bere seigarren diskoa plazaratu du. Eñaut Gaztañaga taldeko abeslariaren eta ekoizlearen Gaztain estudioetan grabatu eta nahasi dute, eta irailaren 18an eman zuten argitara Victor Cabezuelo (Rufus T. Firefly) eta Jurgi Ekiza (Willis Drummond, Ekiza, EraBatera) musikarien kolaborazioak dituen lana. Aurtengo udaberrian lan honetako bi abesti aurreratu zituzten, "Veneno" eta "Amazonia arde", pandemia mundialeren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten diskoaren aurkezpen eta biraren aurretik. Orain inoiz baino indartsuago datoz berriro. Chaqueta de Chándal taldeaz gauza asko kontatzen dituzte. Adibide batzuk jartzearren, duten adinerako oraindik nahikoa kaña sartzen dutela esaten da. Baita ere esan izan da euren musika, Neu!, La Polla Records eta Los Brincosen arteko nahasketa ortopediko bat dela, eta spinning egiten duzun bitartean edo tipulak mozten dituzun bitartean entzuteko aproposa dela. Gainera, aipatzen dutenez, nahiz eta letrak hamabost urteko nerabe askojakin eta ipurterre batenak diruditen, euren idiosinkrasia zintzoki adierazten dute eta funtsean, jende ona da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak