Lekeitioko Sormen Astea 2024: "Itsasmina"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
loraldia.eus
Non
Ikusgarri Aretoa
Noiz
27/06/2024
Dentro de Lekeitioko Sormen Astea del festival Loraldia 2024. Itsasmina zinema eta dantza uztartzen dituen esperientzia paregabea da, kostaldeko herri baten eta itsasoaren XXI. mendeko harremanaz gogoeta egiteko: nola jarraitu harmonian bizitzen?Dokumentalaren zuzendaria: Beñat GerekaKoreografiaren zuzendaria: Gil HarushProposamena berritzailea. Hasiera batean filma proiektatuko da eta jarraian, eszena berean eta gai berarekin dantza koreografia plazaratuko dute. Dokumentalak arrantza-herri baten itsas sustraiak esploratzera gonbidatzen gaitu. 35 bat minutuz, herriaren eta itsasoaren arteko lotura sakona erakusten duten istorio eta paisaietan murgilduko gara. Identitate horrek aro modernoan duen jarraitutasunari buruz galdetuko diogu geure buruari, eta itsasoak eguneroko bizitzan duen garrantziaz eta herri honen kulturaz hausnartuko dugu. Segidan, 25 bat minutuz, dantzariek bidaia emozional batean zehar gidatuko gaituzte, herri marinel honetako bizitzaren funtsa bera harrapatuz. Dantza hizkuntza unibertsala izango da, eta antzinako tradizioen eta bizitza garaikidearen arteko harremanaz hitz egingo digu, gizakiaren eta itsas ingurunearen arteko lotura sakona aztertzen dugun bitartean. Itsasoak bizi gaitu. Itsasoak biziberrituko gaitu. Zer egin herria itsasora begira jartzeko?Dantzaz konpainiak bi hamarkada darama sorkuntzan. 60 pieza baino gehiago ekoitu eta Europa osoko eszenatokietara eraman ditu. Konpainiatik 150 antzezle baino gehiagok, 20 bat nazionalitatekoak izanik, eta 60 koreografok baino gehiagok ondu dute konpainiaren ibilbide artistiko luze hau. Lekeitioko “Itsasmina” plazaratzea estreinaldi mundiala da. * Emanaldia bukatutakoan solasaldia izango da.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.