Aste honetan Umorea Labur jaialdiaz gozatzeko abagunea izango da. Gainera, hainbat film ikustea gain, Umorea Lab Getxon proiektuan masterclass-ak eta umorezko film laburren zein film luzeen proiektuen pitching-ak egingo dira azaroaren 22an eta 23an. Garatzen ari diren film labur eta luzeen proiektu hautatuek egun horietan aurkeztu beharko dituzte pitching saioetan, eta sari banaketa jaialdiko itxiera galan egingo da, hilaren 23an.
Antolatzaileek honelako gonbitea luzatu dute: “Umorea Labur estatuko komedia jaialdi guztien aititea da, eta mundu osoko beteranoenetako bat. Lanbarri Kultur Elkarteak antolatuta, Banatu Projectsekin lankidetzan, Arrigorriagara ekartzen ditu beste urte batez barreak eta ongi pasatzeko aukera. Baina beterano hau ardo ona bezalakoa da, denborarekin hobetzen dugu! 23 edizioren ondoren, edukiontzi bihurtu da, benetako irri-inkubagailua, eta jaialdiaren barnean zein jaialditik kanpoko jarduerak antolatzen ditu. Komediaren festa honek tokiko mugak eta muga zinematografikoak gainditzen ditu, pantaila handitik haratago doan etengabeko mugimendua sortuz. Presta zaitez iRRI Barri, Sari Gaztea eta Humor en CorTOURen bidez entzule kritiko berriak ezagutzeko, deskubritu hurbileko eta urruneko talentua #nosolopaja eta Fokoei esker, gozatu KAR KAR, JA JA eta HA HA atal nagusien programazio handiaz, sar zaitez ikaskuntza eta industriako espazioetan Umorea Lab Getxon eta dibertsio hutseko saioetan JaJam Sessions-ekin. Has dadila festa!”
Aipaturiko bi egun horietan makina bat kontu antolatu dira. Larunbatean, hilak 23, one to one saioak egingo dira ekoizpen etxeekin ondoren, bigarren JAmaiketako networking saio bat egongo da, Borja Crespok (Sayaka Producciones) moderatutako Komedia ekoiztea gauza serioa da hitzaldiaren aurretik. Eta horren ostean, Aitor Arenasek (Banatu Filmak) gidatutako solasaldia hasiko da: Eta orain zer egingo dugu? Nola banatu komedia.
Pitching saioetan parte hartzen duten film laburrek Umorea Lab Getxon Saria (1000€), Toboggan Saria (4000€-tan baloratutako zinema materiala eta ekoizpen etxearen instalazioak), Music Library & SFX Saria (musika liburutegien erabilera eta aholkularitza errazten duena) eta YAQ Banaketa Saria (6 hilabeteko banaketa bermatzen duena) eskuratu ahal izango dituzte. Film luzeen sailean, partaideek gidoi mentoretza eskuratu ahal izango dute Borja Cobeaga zuzendariarekin, produkzio mentoretza bat Leire Apellanizekin, eta liburutegietara sarbidea zein aholkularitza Music Library & SX-en eskutik.
Gogoratu, larunbatean sari banaketa eta umorez beteriko jai erraldoia egingo dira.
Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko
Oinarrizkoak
Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.