"Zorretan"

"Zorretan"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

Gazteszena

Noiz

25/10/2024-etik 26/10/2024-era

Emakumea eta gizona bikote dira aspalditik. Gaur emakumea aztoratuta iritsi da etxera. Amarekin telefonoz hitz egin du eta beraiekin bizitzera datorrela ulertu dio. Uste du hori dela bere egonezinaren arrazoi eta etxera iristean, gizonari kontuak eskatzen hasiko zaio. Hau ere ez dago bere onenean, ordea. Egun handietarako erabiltzen duen gorbata berdea aurkitzen saiatzen ari da eta urduri dago. Are urduriago emakumeak berea den pijama soinean duela jantzita ikustean. Joan egin behar du, baina ezerk ez dirudi lekuan. Etxea aldrebestuta izateaz gain, badirudi bizitza dela aldrebestu zaiena. Emakumea normaltasunera itzultzeko borrokan ari da, baina lur azpian hondoratzen ari dela sentitzen du eta eusteko moduan daukan esku bakarra amarena omen. Emakumeak, ez du nahi eta uko egiten dio hori horrela izateari. Nahiago lur azpian bizi azal lodiko sator bihurtuta amarekin baino. Kontakizunean zehar egoera komikoak, absurdoak edo surrealistak txandatuz ibiliko dira, pertsonaien iraganaren, orainaren edo etorkizunaren artean biziko den narrazio hautsia eraikiz. Emakumeak bere mamuen aurka borrokatu beharko du, amarekin izandako harremana gogora ekarriz eta haurtzaroko beldurrak eta iraganeko minak agerian utzita. Bien bitartean, amaren presentziak ukitu absurdo eta baita magikoa ere erantsiko dio amatasuna, zaintza eta maitasunari buruz hitz egiten duen tragikomedia absurdo honi. Egile eta zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga. Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola. Interpreteak: Miren Gaztañaga, Mikel Losada, Iñake Irastorza. Soinu maparen diseinua: Xabi Erkizia. Argien diseinua: Xabi Lozano. Diseinu grafikoa: Santos Bregaña. Promozio bideoak: Acrónica producciones. Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa. Informazio gehiago: Hika Teatroa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak