UPV-EHU: Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak (CYXAC) Masterra

UPV-EHU: Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak (CYXAC) Masterra

Gertaeraren datuak

Antolatu du

UPV-EHU

Non

Arte Ederren Fakultatea

Noiz

07/09/2020-etik 09/07/2021-era

Masterren izen ematea eta onarpena--Azken urte hauetan, kultura eta artea zabaltzeko jarduerak izugarri ugaritu dira hainbat testuingurutan, hala tokian-tokian eta estatuan nola nazioartean. Horixe erakutsi dute arte garaikidea kudeatzen duten museo eta erakunde askok, interesa agertu baitute artea babestearekin, kontserbatzearekin eta erakustearekin lotutako zenbait alderdiren inguruan. Adibideetako batzuk dira Bilboko Guggenheim Museoa eta Bilbao Fundazioa, Gasteizko Artium Fundazioa, Madrilgo Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala eta Leongo MUSAC, besteak beste.

CYXAC masterraren xedea da, funtsean, ikertzaileak kontserbazioren alderdi materialean eta alderdi historiko eta dokumentalean trebatzea eta horretan aritzeko gaitzea, arte garaikidearen konplexutasuna eta espezifikotasuna analizatu, kritikatu eta ikertu dezaten.

Ikasleek diziplina anitzeko prestakuntza programa bat landuko dute: alde batetik, agerian jarriko da artelana testuinguruan ipintzeak zer-nolako garrantzia duen ikerketa historiko eta dokumentalerako oinarri gisa, eta, bestetik, aztergai izango dira artelanen osagaiak eta artelanak hondatzen dituzten agenteak eta kausak.

Master hau eginez gero, UPV/EHUko Ikerketa Arte Garaikidean doktorego programa egin ahal izango da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak