Ruper Ordorika

Ruper Ordorika

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatroarriaga.eus

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

13/10/2024

2018an, Ruper Ordorikak Bakarka argitaratu zuen, bere 12 abestirik ezagunenak bakarka errepasatzen zituen diskoa. Lan horrek euskarazko albumik onenaren saria jaso zuen, UFIk (Union Fonográfica Independiente elkarteak) antolatzen dituen MIN sarien 2019ko emanaldian. Ordurako, Ruperrek urteak zeramatzan bere ohiko taldearen emanaldiak eta bakarkakoak txandakatzen. Bakarkako emanaldietan, giro intimoagoetan aurkezten zen, gitarraren eta ahotsaren laguntzarekin bakarrik. Orain, 2024an, Bakarka bi aurkeztuko dizuegu, formatu minimalistan eginiko lan berria. 40 urte baino gehiagoko eskarmentuaren ondoren eta 20 disko baino gehiago plazaratu ostean, asko dira lehen entregan faltan sumatu genituen abestiak —bakoitzak bere zerrenda izango du—, hala nola «Erruduna», «Zaindu maite duzun hori» eta «Zaldiak negarrez». Horiek 12 abestiz osatutako sorta berri honetan gozatuko ditugu. Beraz, 24 dira jada Ruperrek formatu horretan aurkeztu dizkigun abestiak, artifiziorik gabe eta abestiaren funtsa bilatuz. Arriaga Antzokian ia guztiak zoragarri entzungo dira, seguru. Ahotsa eta gitarra: Ruper Ordorika.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak