Alos Quartet: "20 urte"

Alos Quartet: "20 urte"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

loraldia.eus

Non

Euskalduna Jauregia

Noiz

21/03/2020

Loraldia 2020 jaialdiaren barruan. Xabier Zeberio, Lorena Núñez, Francisco Herrero eta Iván CarmonaAukeran dantza konpainia, Amaia Elizaran, Natxo de Felipe, Anton Latxa, Bixente Martinez, Gorka Hermosa eta Aitor Etxebarria. Nahiz eta hari laukote honek formazio klasikotik abiatu, sortzen duten musika haratago doa. Sensibilitatea, soiltasuna, tradizioa eta iturri anitzetatik edaten baitu lakoteak. “Lau” izeneko diskoa kaleratu du aurreko urtean eta horrekin batera taldearen 20. urteurrena ospatu nahi du. “Lau” lan biribila da, melodia iradokitzailez beterik eta kontzertu honen oinarria. Sormen festa honetara bi dantza unibertso gonbidatu dituzte. Alde batetik, Aukera Dantza Konpainia sustraietatik sortzen diren soinuei kolore eta mugimenduz janzteko. Bestaldetik, Amaia Elizaran, dantza garaikidearen irudimena eszenaratzeko. Ikuskizun ikusgarria. Edertasunaren ispilu musikala. Gure kultur iruditeria berriari soinu-banda samurra jartzen diona.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak