Sustatu egiten duen enpresak, CodeSyntaxek, 25 urte bete ditu gaur

Sustatu egiten duen enpresak, CodeSyntaxek, 25 urte bete ditu gaur

Gaur, martxoaren 27a, egun berezia da CodeSyntaxentzat: 25 urte igaro dira enpresa sortu zenetik. Harrezkero, beti ere hizkuntza aniztasuna ardatz teknologiko hartuta, software librearekin, eta euskarari lehentasuna emanez lan egin dugu. Horren adibide, Sustatu, 2001. urtean sortu genuen albistegi hau (beraz, Sustatuk datorren urtean beteko ditu 25 urte!).

2000. urtean Luistxo Fernandezek, Gari Araolazak eta Eneko Astigarragak sinatu zuten CodeSyntaxen eraketa notaritza batean, aurretik hilabete batzuz saltsan ibili ondoren. Hona hiru fundatzaileak gaur bulegoan txintxin egiten.

Sortu ginenetik webguneak, Interneteko proiektuak, aplikazioak eta ingeniaritza sistemak garatzen aritu gara. Azken urteetan hazi egin gara, eta gaur egun 24 pertsonako taldea osatzen du enpresa. Hazkunde horri esker, proiektu handiagoak eta konplexuagoak egiteko gaitasuna irabazi dugu, betiere CodeSyntaxen balioei eutsiz.

Urte hauetan zehar hainbat proiektu esanguratsu garatu ditugu. Bezeroen artean eduki ditugu erakunde, hedabide, industria-enpresa eta administrazio publikoak. Haiekin lan egiteko aukera izanda, etengabe hazi eta berritzen jarraitu ahal izan dugu.

Etorkizunari begira, gure konpromisoa berritu nahi dugu: teknologia garatzen jarraituko dugu, sistema eleanitzen ingeniaritza lantzen, software librearekin, kalitatezko tresna seguru eta sendoak eginez. Jendarte-konpromiso argi batekin: gure hizkuntza eta kulturaren sustapena da gure lanaren ardatza.

Eskerrik asko bezero, kolaboratzaile eta lagunei urte hauetan gure bidelagun izateagatik!

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak