"Emaumeak" + "Ghu"

"Emaumeak" + "Ghu"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Katapulta Plataforma

Non

Dinamoa Sormen Gunea

Noiz

17/12/2020

NODE konpainiaren «EMAKUMEAK» + PROYECTO GHU konpainiaren "GHU" dantza-piezak. Ikuskizun bakoitzaren iraupena: 18 minutu
Sarrera doan gonbidapenarekin: beharrezkoa da gonbidapenak aurretik hartzea hurrengo estekan > www. entradium. com

“EMAKUMEAK”:
“Emakumeak” El Salvadorren ‘abortu delitua’ egotzita espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko sortu den proiektua dugu (Mundubatek bultzatua) eta ‘Emakume guztion historia’ dokumentalak (Itxaso Díaz), ‘Emakume guztiok’ eleberri grafikoak (Higinia Garay, Elizabeth Casillas) eta ‘Emakumeak’ dantza ikuskizunak (NODE) osatzen dute.
Bizitzari eta norberaren gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea oinarrizko eskubidea da, eta hainbat geografiatan urratzen da, batez ere emakume pobretu, arrazizatu eta nekazarien kasuan. El Salvadorrek bere Zigor Kodea erreformatu zuen, abortua legez kanpo uzteko 2 eta 8 urte bitarteko espetxe-zigorrekin. Hala ere, haurdunaldia borondatez eteten den kasuetan, emakumeei 30 eta 40 urte arteko kartzelazigorra ezartzen zaie giza hilketa larriagotzeagatik.
Diziplina anitzeko “Emakumeak” proiektuak dokumental baten, eleberri grafiko baten eta dantza-pieza baten bidez emakume horietako batzuen istorioa kontatzen du, baina beste askorena izan liteke, gurea.
Proiektuaren edukia (dokumentala, eleberri grafikoa, dantza-ikuskizuna) osorik edo zati bakoitza bere aldetik erakutsi daiteke. - Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga
- Koreografia: Myriam Perez Cazabon
- Musika originala: Aránzazu Calleja
- Jantziak: Clara Virgili
- Filmmaker: Jesús Lacorte
- Ekoizpen exekutiboa: Ana Barrantes
- Ekoizpena: NODE
- Zuzendaritza: Ion Estala--“GHU”:
Gorputzari adi egonez gero, biltzen, eusten eta mugitzen zaituen bizitza senti dezakezu… Posible al da Dantza honetara amore ematea? Eusten, biltzen eta aurrerantz bultzatzen gaituen bizitzara errenditzea ausarkeria ahal da?
“GHU”-k bizitzaren Dantza honi buruz hitz egiten du, zu eta nire artean (GU-re artean), bada ikusten ez dugun zerbait (H-a): hurbiltzen gaituena eta bereizten gaituena, erakartzen gaituena eta uxatzen gaituena. Gure kontrola gainditzen duen mugimendua da, eta guztiari lotuta dago, gure zentzumenek lor dezaketenetik harago.
Dantza lan hau bidaia txiki bat da gorputz biziaren ikuspegitik, indar ikusezin, ustekabeko eta saihestezinek erakarriz dantzatzen duena. - Antzezleak: Sirah Badiola, Ikerne Mendieta
- Koreografia: Sirah Badiola, Ikerne Mendieta
- Musika: Loscil, “Faults”
- Jantziak: Potxua
- Kanpo begirada artistikoa: Arantza Iglesias
- Zuzendaritza: Sirah Badiola, Ikerne MendietaEkitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago  Kulturaz – Azpeitiko Kultur Mahairen Kooperatibaren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak