Afundación – Obra Social ABANCAren erakusketa honen komisarioa Asier Mensuro da, eta bi egoitzatan banatuta egongo da ikusgaia: Okendo Kultur Etxean eta Aiete Kultur Etxean. Stéphane Levallois (Paris, 1970) artista entzutetsuak Goyaren ikonografia fantastikoaren inguruko gogoeta proposatzen du: Pradoko Museoan dauden pintura beltzak, Lázaro Galdiano Museoan ikusgai dauden Akelarreen oliozko pinturak… Horiei munstro garaikidea txertatu die. Mike Mingnolak sortutako Hellboy. Levallois Goyaren iruditegira gerturatzen da bere 72 irudi eta bideo batean, zeinetan artista aragoiar gor handiaren obrarekin parez pare egiten baitu. Erakusketan Mignolaren bi ilustrazio osagarri daude: Hellboy In the Chapel of Moloch sagaren azaleko irudia, eta Goyaren Átropos edo Las Parcas mihisearen omenezko ilustrazioa. Informazio gehiago: Okendok eta Aietek Stéphane Levalloisen “Goya – Hellboy” erakusketa hartuko dute (albistea). Ikusi Aiete Kultur Etxeko ordutegia
Ikusi Okendo Kultur Etxeko ordutegia
Stéphane Levallois: "Goya-Hellboy, munstroen ikonografia"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
Noiz
19/09/2024-etik 03/11/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.