Ispirit, gospel
Gertaeraren datuak
Antolatu du
getxo.eus
Non
Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa
Noiz
03/01/2021
Hiru abeslarik eta lau musikarik osatzen dute Ispirit, eta gospel-soul klasikoez eta oinarri espirituala duten XX. mendeko beste abesti bikain batzuez osatutako emanaldia aurkeztuko dute. Ispirit Ainhoa Eguiguren, Lidia Insausti eta Lide Hernando abeslariak Iñaki Miguel pianistarekin elkartu zirenean jaio zen. Urteak eman dituzte elkarrekin lanean, blues, soul edo gospel estiloko hainbat proiektutan. Ispirit joera espiritualeko musikan oinarrituta dago eta, batik bat, gospeletik eta souletik edaten du. Kideak: Lide Hernando (ahotsa), Lidia Insausti (ahotsa), Ainhoa Eguiguren (ahotsa), Iñaki Miguel (pianoa), Iñaki Santos (organoa), María Soriazu (baxua), Andoni Etxebeste (bateria).
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.