Artea hiru lagunen arteko komedia da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta. Antzezlanak aurrera egiten duen moduan, koadroaren auzia erabat puztuko da bat-batean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziaz. Fitxa artistikoa:- Egilea: Yasmina Reza
- Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
- Antzezleak: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza, Asier Hormaza
"Artea"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
zarautz.eus
Non
Modelo Aretoa
Noiz
08/11/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.