Momoitioko San Juan ermitaren inguruak lorrinduta agertu direla salatu du Garaiko alkateak

Momoitioko San Juan ermitaren inguruak lorrinduta agertu direla salatu du Garaiko alkateak
Erramun Osa alkateak salatu duenez, Momoitioko San Juan ermitaren inguruak hainbat asteburutan agertu ohi dira hondakinez beteta. Oraingoan irudi hori bera errepikatu da. Gauez, inguruok jaia egiteko biltoki izan ohi direla salatu du. "Eskatzen dugun bakarra da ingurua zaintzea, auzotarrak ez molestatzea", esan du.