Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2020: sailkapen fasea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2020: sailkapen fasea

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bertsozale.eus

Noiz

16/09/2020-etik 24/09/2020-era

Urrian hasiko da 2020ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, hitzordu garrantzitsua daukagu bertsozaleok: Udabarria Bertsotan txapelketarako sailkapen fasea. Sailkapen fase bat baino gehiago da Udabarria Bertsotan. Bizkaian bertsolaritzak bizi duen osasunaren isla da, besteak beste, bertso eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan zein lehiaketa eta sariketetan bizi dugun emankortasunaren erakuslea.

Irailaren 16tik 24ra, 10 saio izango dira Bizkaian. Antolaketan hamaika lagun, 10 gai jartzaile, 14 epaile, idazkari 2 eta 60 bertsolari izango dira Bizkaia bertsotan jarriko dutenak.

60 bertsolariak bi multzotan banatuko dira eta multzo bakoitzean 5 saio jokatuko dira. Multzo bakoiteko saioak jokatu ondoren, multzo bakoitzean puntuazio altuena  duten 13 bertsolariek eskuratuko dute irailean hasiko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko txartela. 26 bertsolari horiei dagoeneko sailkatuta dauden 10 bertsolariak batuko zaizkie, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018an finalaurrekoetako fasean kantatu zutenak eta finalera heldu ez ziren 10 bertsolariak.

Egin beharreko lanak

Udabarria Bertsotan sailkapen fasean bertsolariek egin beharreko lanak:

- Hiruna bertso ofiziotan zortziko nagusian
- Hiruna bertso ofiziotan zortziko txikian
- Bakarkako lana:

                - puntua emanda bertso bi zortziko txikian
                - gai bati buruz bertso bi doinu eta neurri librean

Saioak

- Irailak 16-Orozko
- Irailak 16-Lekeitio
- Irailak 17-Getxo
- Irailak 17-Busturia
- Irailak 18-Markina-Xemein
- Irailak 18-Berango
- Irailak 23-Muxika
- Irailak 23-Berriz
- Irailak 24-Zalla
- Irailak 24-Derio

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak