"Sombra grande", Maximiliano Schonfeld

"Sombra grande", Maximiliano Schonfeld

Gertaeraren datuak

Antolatu du

tabakalera.eus

Non

Tabakalera

Noiz

20/09/2024-etik 28/09/2024-era

Duela urte batzuk, itxuraz galduta zegoen hizkuntza bat –chana– hitz egiten zuen gizon bat agertu zen Argentinan. Handik gutxira hiztegiak argitaratu eta hizkuntza erabat berreskuratu zen. Blas Jaime izeneko gizon horrek chanatarrak Entre Ríos probintzian kokatu zituen, Volgako alemaniarren gaur egungo ondorengoak beren hizkuntza germaniarra galtzen ari diren leku horretan, hain zuzen. Gune berean bizi diren bi kulturen arteko tentsio horretatik sortu da Sombra grande / Big Shadow, Maximiliano Schonfeld zinemagile argentinarrak aurten Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean estreinatuko duen film luzea. Izenburu berarekin, Blas Jaimeren presentzia nagusi da bideo-instalazio honetan, erdiko pantaila handitik, chanatarren rola egiten duten aktoreekin hitz egiten baitu. Eremuan zehar sakabanatuta agertzen dira horiek hainbat telebistatan, eta espresio bat, erritmo bat eta soinu-paisaia bat kanporatzen dute telebistok, chanatarren asentamendu bat irudikatuz, existitzen diren deskribapen historiko urrietatik abiatuta.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak