"Urruna"

"Urruna"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kultura.errenteria.eus

Non

Niessen Kulturgunea

Noiz

06/09/2020

2020ko Eztena arte eszenikoen jaialdiaren barruan. Zerbait makabroa nolatan izan daiteke hain hunkigarria?Urrunak leku berezi bat erakusten du, espeleologo batek, bere linterna ezustean piztuta, mundu arrotz batera argia eramango balu bezala. Igarobide bat agertzen da sumendi aktibo baten magalean. Laba irristatzen da, sumendia dardarka ari da bere zatiak dirdiratuz. Bertako biztanle ohiek, labak irentsita eta harri bihurtuta, osatzen dituzte orain paisaiaren erliebeak. Bizirik dirauen komunitatetxiki bat ikus daiteke. Alargunez osatutako koro izerditsua da, neurriz kanpoko egunsenti baten oroitzapena partekatzen duena. Paregabeko egoera horretan, harremanetan daude kiskaldutakoekin, haiekin orain maitekiro, hurrengoan axolagabe eta ikaragarriro jokatuz. Zerbait makabroa nolatan izan daiteke hain hunkigarria?Giro horretan, berehala zimelduko den lore bat bailitzan, gaixo birjinal bat jaiotzen da. Pertsonaia horrek, berehala liluratuko du bidaiari bat, eta hau betirako geratuko da leize horri so. Biztanleen beldur eta augurioek, eta bidaiariaren maitasun desesperatuaren adierazpenek nolabaiteko erregu baten antza dute… Metal preziatu bat irteten da sumendiaren barrutik. Gertaera hori misterioarekin, atzemanezineko zerbaitekin, soinu berri batekin topo egitea bezalakoa da pertsonaientzat. BiografiaTripak Marina Suarez, Natalia Suarez, Andrea Berbois, Berbois, Maite Mugerza eta Mayi Martiarenak osatzen dute. Baratza aretoko sorkuntza laborategian lan egin ondoren bereganatua zuten eskarmentu eta ikuspegiari jarraituz, Marina Suarez eta Mayi Martiarenak konpainia sortu zuten 2013an beren lanak eskaintzeko asmoarekin. Lehenengo pieza laburra, Maite, Baratza Aretoko Noche Scratxe #8-n aurkeztu zuten. 2014ean, Aitaren Larrua-erkin hasi ziren. Azken hau obra landuagoa izan zen eta sortze prozesuan zehar konpainiaren lengoaia eta estiloa definitu zuen. Obrak bi urtez Euskal Herriko hainbat eszenatokitatik (Durangoko Azoka 2015, Eztena 2015, Baratza Aretoa) pasatu ondoren Artium-eko INTACTO jaialdian amaitu zuen bere ibilbidea. 2017an ekin zioten beren bigarren eta azken proiektuari. Sorkuntza egonaldi ezberdinetan egon dira (AZALA, GaraiOn Sorgingunea, Baratza aretoa eta Teatro Pradillo) eta piezaren bertsio ezberdinak erakutsi izan dituzte, Teatro Pradillo-n eta Oihaneder Euskararen Etxean. 2019ko uztailean kanpoaldean ospatu zen ebento baterako moldatu zuten antzezlana, Eremuak-ek, HARRIAK programaren barne, Markina-Xemeinen antolatuta. Azkenik, Teatro Pradillon egindako egonaldiari esker, sorkuntza prozesua amaitu eta gero, antzezlana La Fundición Bilbao-n aurkeztu zen, BAD jaialdiaren barruan. OHARRAK Gonbidapen sarrera beharrezkoa da.   GONBIDAPENAK

- Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik.
- Non? ONLINE: https://bibe. me Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
- ONLINE: https://bibe. me Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
- ONLINE: https://bibe. me
- Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
- Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
- Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.   EKITALDIAN:

- Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
- Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
- Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
- Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
- Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak