Bilboko Aste Nagusia 2024: Musika klasikoko zikloa

Bilboko Aste Nagusia 2024: Musika klasikoko zikloa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bilboko Udala

Non

Enkarnazio Eliza

Noiz

17/08/2024-etik 25/08/2024-era

2024ko Aste Nagusiko egitarauaren barruan. Musika klasikoak presentzia nabarmena izango du berriz ere Aste Nagusian, Enkarnazio Elizan eskainiko den 8 kontzertuko zikloan. Bertan, munduko hainbat tokitako bakarlari, abesbatza eta orkestrak bilduko dira. Emanaldiak arratsaldero izango dira, abuztuaren 17tik abuztuaren 24ra bitartean (larunbatetik larunbatera), 20:30etik aurrera. Holberg String Quintet boskoteak, Vicente Olmos tronpeta-jotzailearekin batera, hasiera emango dio Aste Nagusiko musika klasikoaren edizio berriari. Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) eta ARTEUS Ganbera Orkestraren parte da ensamblea, eta Vicente Olmos, bere aldiz, BOSeko bakarlaria. Abuztuaren 17an (larunbata), elkarrekin arituko dira, Edvuard Griegek Holberg baroi ilustratuari eskainitako suitearekin hasiko den kontzertuan; boskoteak obra horren izena hartzen du, hain zuzen ere. Emanaldiak Tchaikovskyren eta Mozarten piezak ere izango ditu, eta "Traviata" eta "Carmen" operen fantasiekin osatuko da. Azkien horiek, Tronpeta eta Hari boskotearen formatuan estreinatuko dira. Abuztuaren 18an, igandea, Soinuak Haizean talde bilbotarrak, 3 dantzarirekin batera, "Itsasoa laino dago" ikuskizun berritzailea eskainiko du, hainbat arte eszeniko uztartuz: dantza tradizionala eta garaikidea, soka laukoterako zuzeneko musika eta antzerkia, eta XX. mendearen hasierako portuetako bizitza erakusten duten bideoak, zenbait artxibotatik berreskuratuta. Euskal artisten musika klasikoaren ordezkariak ere izango dira Naroa Intxausti sopranoa eta Arkaitz Mendoza piano jotzailea, abuztuaren 19an, astelehena. Kolorez beteriko errezitaldia eskainiko dute, lied alemaniarretik mélodie frantziarrera, opera eta zarzuelatik igaroz, eta Franz Schubert, Reynaldo Hahn, Charles Gounod edo Fréderic Chopin bezalako egileen musikarekin. Abuztuaren 20an, asteartea, Argentinatik, Carbone Tango Ensemble Cuarteto nazioarteko ibilbideko bakarlariek osatutako taldearen musikaz gozatzeko aukera egongo da, haien bibolin, bandoneoi, piano eta kontrabaxuari esker. Fabian Carboneren zuzendaritzapean kultuaren eta herrikoiaren arteko fusioa eskainiko dute, euren estilo propioarekin. Josu de Solaun piano-jotzaileak eta Conrado Moya marinba-jotzaileak ere arrastoa utziko dute abuztuaren 21ean, asteazkena. Bi musikari espainiar hauek Bacchanalia ganbera-proiektu berria aurkeztuko dute, Bachen musika bi instrumentuetara egokitzen duena. Proiektu hau José Luis Grecoren "Las Ninfas de Nisa" eta Lorenzo Palomoren "El Jardín de Baco" lanen erabateko estreinaldiarekin osatuko da. Hurrengo egunean, abuztuaren 22an, osteguna, Medinukai Ensembleren txanda izango da. Medinukai Ensemble Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) sortu zen, Álvaro Prietoren babespean. XX. mendeko errepertorio anitza eta ez oso konbentzionala aztertzea du helburu, eta Leos? Jana?c?ek, Charles Lefebvre eta Jean Françaix konpositoreen interpretazio musikal paregabea eta askotarikoa eskainiko dute. Abuztuaren 23an, ostirala, Ensemble Musicantes igoko da eszenatokira, "Los colores del medievo" proposamena aurkezteko. Programa horrek XIII. mendeko Europako Erdi Aro Behereko eta XIV. mendeko polifoniaren hasierako europar musika monodikoan barrena ibilbidea proposatzen du, Frantzia, Espainia, Britainia Handia eta Italiako musikekin. Ensemble Musicantesek, Gizakundearen Elizan emango duen kontzertuan, garai hartan erabiltzen ziren instrumentuak berreskuratu eta ezagutzera emango ditu, hala nola, zitola, Erdi Aroko lautea edo giterna, besteak beste. Azkenik, Gasteizko Naiara De La Puente soinujoleak amaiera emango dio musika klasikoaren zikloari abuztuaren 24an, larunbatean. Estatu mailako akordeoi jotzaile ospetsuak, nazioarteko proiekzio nabarmena duena, emanaldi fresko eta dinamiko bat eskainiko du, “Colores sonoros de ayer y hoy” programarekin, edonor harritu gozatzeko aukera emango duena. MUSIKA KLASIKOKO EGITARAUALekua: Gizakundearen ElizaOrdua: 20:30- Abuztuak 17, larunbata: Holberg String Quintet y Vicente Olmos
- Abuztuak 18, igandea: Soinuak Haizean
- Abuztuak 19, astelehena: Naroa Intxausti y Arkaitz Mendoza
- Abuztuak 20, asteartea: Carbone Tango Ensemble Cuarteto
- Abuztuak 21, asteazkena: Josu De Solaun y Conrado Moya
- Abuztuak 22, osteguna: Medinukai Ensemble
- Abuztuak 23, ostirala: Ensemble Musicantes
- Abuztuak 24, larunbata: Naiara De La Puente

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak