"ESPACIOS, SONIDOS, VOCES, PALABRAS: Maialen Lujanbio & Xabier Erkizia"

"ESPACIOS, SONIDOS, VOCES, PALABRAS: Maialen Lujanbio & Xabier Erkizia"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.azkunazentroa.eus

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

28/05/2024

Maialen Lujanbio bertsolari eta idazlearen eta Xabier Erkizia soinu-artistaren topaketa "aHUTSAK HARTUa" proiektuaren aurrekaria da (itzulpen librea gaztelaniaz: tomar el vacío, cubierto por el polvo, tomada por la voz), zeina Bilboko Arte Ederren Museoan zehaztu zen, 2020ko konfinamenduan. Erkiziak eta Lujanbiok museoaren soinu- eta zentzumen-paisaia erregistratu zuten, bere urratsak, presentziak, erreberberazioak, makinen eta pertsonen soinu-aztarna, burdinazko eskulturen bibrazio-grabazioak, gertaera ultrasonikoak, isiluneak…

Topaketa honetan, hizketan arituko dira, esperientzia horretatik abiatuta, eta espazioak eta soinuak, ahotsak, hitzak eta isiltasunaren modulazioak, soinuak eta haien nahasketak, ahotsak, hitzak, modulazioak eta musika izango dituzte mintzagai.

Maialen Lujanbioren ibilbide profesionala erabat lotuta dago letren munduarekin. 30 urtetik gora daramatza bertsolari lanetan. 2009an, 2017an eta 2022an lortu du txapela Bertsolari Txapelketa Nagusian; beraz, txapelduna da eta bertsolaritzaren bilakaeraren erreferentzia nagusietako bat. Arlo horretan egiten duen lanagatik da batez ere ezaguna, baina hainbat proiektu artistiko, performatibo, musikal, irratiko eta abar garatu ditu, beti hitzetik, ahotsetik, inprobisaziotik eta ahozkotasunetik abiatuta. Arte Ederretan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Soinu artista, ikerlari independientea, ekoizle artistikoa, kuradorea eta entzulea da Xabier Erkizia. Azken 30 urteotan alor anitzetan lan egin du entzumena eta soinugintzarekin zerikusia duten egitasmotan. Musikaren arloan, bakarkako lanak nahiz kolaboratzaile zerrenda luzearekin egin du lan, nagusiki rock esperimentala, inprobisazio askea edo musika elektronikoa bezalako estiloak jorratuz. Zinemaren eta arte eszenikoen munduan soinu diseinatzaile lanak bete ditu 100 film eta ikuskizun baino gehiagotan, haietako batzuengatik sariak jasoz. 2021ean “O GEMER” bere film luzea estreinatu zuen. Bere soinu instalazioak eta bestelako lanak hainbat nazioarteko jaialdi, kultur zentru eta museotan erakusten dira.

Kuradore gisara, ERTZ Bertze Musiken jaialdiaren ko-zuzendari izan da (1999-2017), Arteleku arte garaikideko ekoizpen zentruaren soinu departamentua (2002-2014) zuzendu zuen eta bestelako ekitaldi, ziklo eta erakusketetan komisario lanak bete ditu internazionalki. AUDIOLAB elkarteko kide da. Hezkuntzaren arloan ere aritzen da, EQZE zine eskolan eta puntualki hainbat hezkuntza zentro eta unibertsitaterekin elkarlanean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak