EUSKAL BARROKENSEMBLE Enrike Solinísek 2006an sortu zuen antzinako musika taldea da, han eta hemengo musikari bikain eta bereziek osatzen dutena. Nazioarte-mailan lekua egitea lortu du azken urte hauetan, gero eta kontzertu gehiago eskeiniz jaialdi eta areto garrantzitsuenetan: Bilboko Musika-Música, Donostiako Musika Hamabostaldia, Madrilgo Auditorio Nacional, Bruggeko Conzertgebouw, Vienako Konzerthaus, Regensburg-eko Jaialdia, Montreal Baroque, Festival de Fontfroide, Stockholm Early Music Festival, Spring Festival Prague, Flamenco Bïennale Nederand, Amuz-Antwerpen, NDR das Alte Werk-Hamburg etab. Bere ezaugarri nagusi bezala honakoak aipa genitzake: musika freskotasunez eta gertutasunez egitea, errepertorio anitza jorratzea (interpretazio historikoan oinarrituz betiere baina Errenazimendu, Barroko nahiz beranduagoko musika, baita musika herrikoia ere) aurreritziez gaindi, eta inprobisazio, berreskuratze eta birsorkuntzari leku berezia egitea. Horri esker nazioarteko kritikaren oniritzia eta nola ez, funtsezkoa den publikoaren harrera beroa jaso ditu. “El Amor Brujo; Esencias de la música de Manuel de Falla”Alia Vox 2017k musika tradizionalak eta egile-musikak interpretatzeko proposamen berri bat planteatu zuen (Rodrigo, Falla edo Scarlatti, besteak beste), errepertorioa edozein sortzaile eta garaitara zabalduz. Publikoak eta nazioarteko kritikak berriro aipatu eta txalotu dute lan berri hau aldizkari eta hedabide askotan. Cecilia Rodrigo, Joaquin Rodrigo konpositorearen alaba. «Beste behin ere, hainbeste zor diodan aitak musikari bikaina aurkezten dit, nire estimua eta miresmena merezi dituena, Enrike Solinis. Enrike gitarra-jotzailea gitarraz harago joan da, eta Joaquín Rodrigoren paradisuan sartu da. Musikagileak, erudizio sakoneko musikologoak, musikaria izateaz gain, sortu eta birsortu egiten du, eta hori ederki ulertu du Enrikek, eta, denboran bat etorri ez badira ere, oso ondo ezagutzen du eta bere distira osoan eskaintzen digu». El Amor Brujo, Tolosa 2024. 5. 17
Manuel de Fallaren musikaren esentziak
Esencias de la Música de Manuel de FallaManuel de Falla – Cantemir
Escena-Bestenigar
Makam-I Hüseyni Sakil-I Aga Riza
Tradicional
Introducción- Seguiriya
Manuel de Falla
Pantomima
Manuel de Falla
Canción del Amor Dolido
G. Sanz-N. Matteis-Tradicional
Chaconna-Guajira
Tradicional
Fandango eta Porrue
Manuel de Falla
Círculo Mágico
J. Pérez de Albéniz XVIII th.
Sonata
C. De Upsala XIV. th
Falalanlera
Tradicional/Iran-Manuel de Falla)
Koumiss del Fuego Fatuo
Manuel de Falla
Danza ritual del fuego
Tradicional (Cancionero de Olmeda)
Taranta de la Siega
Rodrigo Martínez (Anónimo)
Scarlatti-Gaspar Sanz
Sonata-Canarios
-Manuel de Falla
Cancion del juego de Amor
Manuel de Falla
Las campanas del amanecer*moldaketak eta ideia originala: Enrike SolinísSara Jiménez, bailaora
Teresa Hernández, cantaora
Miren Zeberio, violín barroco
Vicente Parrilla, flautas de pico
Elies Hernandis, sacabuche
Pablo Martín Caminero, contrabajo
Paquito González, percusión
Enrike Solinís, guitarras, lavta y dirección
EUSKAL BARROKENSEMBLE: "EL AMOR BRUJO"
Gertaeraren datuak
Noiz
17/05/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.