Kameleoiak gara! arte biziak: "Babes"

Kameleoiak gara! arte biziak: "Babes"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

tabakalera.eus

Non

Tabakalera

Noiz

19/10/2024

Izarren maisuari esaiozu
ez zaitugula moztuko.
Landatu zintugula
datozenak soseguz zaintzeko.
Haizea kulunkan, firurikan…Abestu babesteko eta babestu abesteko.
Abegi egiteko abestea eta abegi egiteko abestea.
Hori da gure haria, pertsonak elkarren artean astiro lotzeko hari hauskorra.
Begiratu, entzun, ibili, bildu, eraiki, noiznahi eta nonahi, etortzen den edonor zaintzeko.
Eta zuhaitz baten azpian atseden hartu eguna amaitzeko. BABES-ko artistek ibilbide luzea dute, baina lan honekin haientzat garrantzitsua den urratsa eman dute. Gurasoak izan ziren eta ordutik ezer ez da berdina haientzat. Eta formatu handietan jokatzetik formatu intimoenera pasatu nahi izan dute, eta beren akting-a, mugimendua, perkusioa eta kantua eraman nahi izan diete bizitza honetan ibilbidea hasi eta beren nortasuna eratzen ari diren pertsona horiei. Arreta osoa eta edozein xehetasun, keinu, soinu, mugimendu, sentsazio eta sentimendu xurgatzeko gaitasuna duten horiei. Laburbilduz, haientzat transzendenteen eta garrantzitsuena den emanaldia eskaintzea. Eta bide berri honetan adin txikieneko pertsonekin lan artistikoan espezientzia sakona duen Kristof Hiriartek gidatzen ditu zuzendari artistiko gisa. Fitxa artistikoa:- Zuzendari artistikoa: Kristof Hiriart.
- Gidoia, eszenaratzea eta eszenografia: Kristof Hiriart.
- Ahotsa, perkusioa eta mugimendua: Thierry Biscary y Oreka TX (Harkaitz Mtez. de San Vicente & Igor Otxoa).
- Argien diseinua: Antoine Decembri.
- Ekoizpena: Txalap. ART, Igor Otxoa, Julen Iñarra.
- Administrazioa: Intza Loyarte.
- Egonaldia: Legamia, Errenteriako Udala.
- Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Etxepare Institutua.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak