Perico Sambeat Flamenco Quintet

Perico Sambeat Flamenco Quintet

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.teatroarriaga.eus

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

15/12/2020

Kontzertua, Arriaga Antzokiaren eta Bilbaina Jazz Club elkartearen arteko lankidetzari esker. Perico Sambeat saxofonista ospetsua da munduan; izan ere, jazz-musikari garaikide handienetako bat da. Ibilbide emankorrean hogei disko baino gehiago plazaratu ditu taldeburu gisa, eta ehundik gora laguntzaile gisa. Azpimarragarriak dira beste artista handi batzuekin batera egin dituen lanak, hala nola Brad Mehldau, Kurt Rosenwinkel, Tete Montoliu, Michael Brecker, Pat Metheny eta beste askorekin. Oraingoan, Perico boskote eran datorkigu, goi mailako musikari espainiarrak taldekide dituela. Elkarrekin, konposizio originalen errepertorioa eskainiko dute, buleria, tanguillo, alegría eta seguirillen bidez flamenkora hurbiltzeko bide berriak jorratuz. Emaitza jazz eta flamenko musiken arteko konbinazio zorrotz eta berria da. Bilbaína Jazz Club eta Arriaga Antzokiaren arteko lankidetzari esker sortu zen «BJC Arriagan» zikloa, eta denboraldian zehar hainbat kontzertu eskaintzen ditu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak