"Lur eta Amets", Euskal Herriko abentura filma zinemetara iritsi da

Hau bai abentura! Lur eta Amets abentura filma zinemarik zinema dabil otsailaren 7az geroztik. Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendutako pelikulan, Lur eta Amets anai-arrebak Euskal Herriko garai ezberdinetan murgilduko dira Baltaxar katuarekin eta Amona Andererekin batera.