Lointek Gernika nagusi, IDK Euskotrenen aurkako euskal derbian (57-66)

Lointek Gernika Bizkaiak garaipena bereganatu du IDK Euskotrenen aurka (57-66) Donostian jokatutako Endesa Ligako 14. jardunaldiko euskal derbian. Beraz, Bizkaiko taldeak amaiera ona eman dio 2024ari. Hasieratik amaieraraino nagusi izan da Lointek Gernika. Lehen laurdenean zortzi puntuko errenta lortu du Gernika-Lumoko taldeak (15-23). Bigarren laurdenean IDK Euskotrenek ezin izan du desabantaila murriztu eta Donostiako taldea aurkako 30-39ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira. Aldageletatik pasa ostean, etxeko taldea izan da nagusi, eta bost puntura hurbildu da (46-51). Hala ere, azken laurdenean Lointek Gernika Bizkaiak maila bikaina eman du, eta neurketa irabazi du (57-66). Hala, bada, Endesa Ligako 14 jardunaldi jokatuta Lointek Gernika Bizkaia sailkapeneko 5. postuan da; IDK Euskotren, aldiz, azken-aurrekoa da, jaitsiera postuetan dago, haietatik kanpo dagoen Kutxabank Araskirekin berdinduta, baina Gasteizko taldeak baino average txarragoarekin.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak