2024ko Txomin Eneako Jaien barruan. Mutatu aditzaren aginterazko hirugarren pertsona singularra: pertsona, animalia edo gauza baten itxura, izaera, egoera. . . aldatzea. ". . . eta egun batean, iragana gure bizitzetara bueltatu zen, eta gurea dela sentitzen dugun guztia berreskuratu genuen. Gure antzokian elkartu ginen berriz ere: dena hautsez betea zegoen, hainbat urteren ondoren, eta gure zirkuko ikuskizunak bizitza berri honetara eraldatuta berreskuratzen genituen aldi berean, mutatzen ginenaren magia sentitu genuen". Mutazioa etengabeko zerbait da. Ez daitezela zomorroak bakarrik mutatu. Muta ditzagun egiturak, bai eta gu, pertsonak ere, aurrera egiten jarraitzeko, urrunago, gorago, iristeko; are eta zailagoa den horretara!Fitxa artistikoa:- Egilea: Cía. Orain-Bi
- Zuzendariak: Coral Graciani, Kike Aguilera
- Musika: Cía. Orain-Bi
- Eszenografia: Iñaki Ziarrusta (Atx teatroa)
- Koreografia: Sara Alvarez
- Jantziak: Eva Urkiza, Yolanda Urkiza
- Aktoreak: Rodrigo Lacasa Montes, Sara Alvarez Iglesias
- Dramaturgia: Coral Graciani
- Zirku tekniken zuzendaritza: Kike Aguilera
- Argazkiak eta bideoa: Jone Novo (Bufalo produkzioak)
Txomin Eneako Jaiak 2024 Donostian: "Mute"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
Arteleku plaza (Txomin Enea)
Noiz
06/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.