Emmusikadas 2024: ANE MARTIJA + NAXKER

Emmusikadas 2024: ANE MARTIJA + NAXKER

Gertaeraren datuak

Antolatu du

zentralpamplona.com

Non

Zentral Kafe Antzokia

Noiz

14/09/2024

2024ko Emmusikadas Jaialdiaren barne. ANE MARTIJAAne eta musika, musika eta Ane; beti joan dira eta elkarrekin doaz. Musikari-familia batek inguratuta jaio zen, eta txikitatik zuen arte-munduarekiko interes handia. 6 urterekin hasi zen musika ikasten eta 12 urterekin gitarra jotzen hastea erabaki zuen. Horri esker, hainbat eszenatokitara igotzeko aukera izan zuen, gitarra joz eta abestuz. 2021ean argitaratu zuen bere lehen abestia, eta ordutik hainbat herritan eman ditu kontzertuak, bere abestiak beste bertsio batzuekin batera aurkeztuz. Bere musika estiloak popa laztantzen du eta uztailean "Bidean aurrera" lehen EPa kaleratu zuen. Izan ere, nahiz eta mundu zaila izan, Anek argi dauka beti musikari helduta biziko dela. NAXKERNaxker 2022ko udan Atarrabian jaiotako taldea da. Orduz geroztik abestiak jotzen eta konposatzen dabiltza, 2024an lehen diskoa grabatzen duten arte. Bere estiloa garage, pop eta punk nahasketa bat da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak