Udako ikastaroak 2024 UPV/EHU: "Bikaintasuna Euskal Ikasketetan: nolako irakaslea, halako ikaslea?"

Udako ikastaroak 2024 UPV/EHU: "Bikaintasuna Euskal Ikasketetan: nolako irakaslea, halako ikaslea?"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

uik.eus

Non

Miramar Jauregia

Noiz

10/07/2024

Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 35 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 28 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 12 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan. Uda Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du eta, horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo ezberdinetako adituak gonbidatu ditugu, aurreko urteetako bide beretik. Hortik “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIV” izenburua. HELBURUAK- Nazioartean edo testuinguru eleanitzetan, oro har, hizkuntzak eta humanitateak (eta, zehatzago, euskara eta euskal kultura) irakasten ari direnei, edo etorkizunean horretan ariko direnei, ikasleak motibatzeko proposamenak eta tresnak aurkeztea.
- Hizkuntza eta humanitateetako ikasleen irakaskuntzarako tresna metodologiko esanguratsuen berri ematea.
- Eskolako jardunaren baitan irakasteak eta ebaluatzeak izan behar lukeen lotura estuaz ohartaraztea. NORI DAGO ZUZENDUTA- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- ProfesionalakMETODOLOGIAIkastaroa presentziala izango da eta motibazioa, metodologia eta ebaluazioa izango ditugu hizpide, betiere hizkuntzei eta humanitateei lotuta. ZUZENDARIAMonika Medinabeitia Medrano| Etxepare Euskal InstitutoaMonika Madinabeitia irakasle titularra da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultatean, Espainian. Bere ikerketa arlo nagusiak e/immigrazioa dira, Amerikako mendebaldeko euskal diaspora nabarmenduz. HIZLARIAK- Idurre Alonso Amezua | Huhezi Koop. E
- Naiara Arriola Garicano
- Unai Atutxa Barrenetxea
- Mikel Babiano López de Sabando
- Junkal Gutiérrez Mangado
- Mikel Iruskieta | UPV/EHU, irakasle Atxikia
- Neus Sanmartí PuigPrograma osoa (pdf)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak