Txakurrentzako zazpi gune berri ipini dituzte Durangon

Txakurrentzako zazpi gune berri ipini dituzte Durangon
Durangoko Udalak txakurgune berriak atondu ditu Faustebekoan, Astolabidean, Zuhatzolan, Tabiran, Zumarkalean, Ibaizabal parkean eta Anbrosio Meabe parkean. Txakurren jabeek ordenantzaren baldintzak bete beharko dituztela gogorarazi du udalak; gorotzena eta animaliak kontrolatzearena, bereziki.