Zuzendaritza eszenikoko kurtsoa (2020)

Zuzendaritza eszenikoko kurtsoa (2020)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Utopian

Noiz

28/09/2020-etik 25/11/2020-era

Ikastaro hau, bereziki, zuzendaritza-ikasleentzat eta arte eszenikoko profesionalentzat pentsatu da (aktoreak, dramagileak, eszenografoak, iluminatzaileak eta abar), hau da, zuzendaritza eszenikoaren alorrean gehiago sakondu eta aktibo ari diren preofesionalekin lan egin nahi dutenentzat. Honako hauekin lan egiteko aukera izango dute: Helena Pimenta (antzerki klasikoa), Pablo Viar (antzerki liriko musikala), Jose Luis Raymond (antzerki garaikidea), Carlos Baiges (interpretazio-sistemak) eta Arantxa Iurre (antzerki komunitarioa). Eskuorria [PDF]Metodologia

Uste dugu zuzendariek eta zuzendaritza-ikasleek gero eta gehiago zuzentzen dituztela kode oso zehatzak dituzten askotariko estiloko muntaketa-lanak. “Ezagutza gehituz” ikastaroan espezialitate ezberdinen ezagutzak helarazi eta tresnak eman nahi dira. Horretarako, lanean ari diren zuzendaritza eszenikoko profesionalekin egingo da lan. Gainera, gure iritziz, ibilbide profesionalean zuzendariek eskuratu duten prestakuntza osatzeko balioko du, bai eta ikasle gisa eskuratzen joan direna ere.

Bost modulu izango ditu:- Antzerki klasiakoa (Helena Pmenta)
- Antzerki komunitarioa (Arantxa Iurre)
- Antzerki Lirikoa (Pablo Viar)
- Antzerki garaikidea (José Luis Raymond)
- Interpretazio sistemak (Carlos Baiges + Ramón Barea + César Saratxu)DESKONTUAK//

2 modulu – % 10
3 modulu – % 15
4 modulu – % 20
5 modulu – % 30

Leku mugatuak: 15 plaza

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak