Udako ikastaroak 2024 UPV/EHU: "ARTEA, KULTURA ETA ONDAREA: kudeaketa eta jasangarritasunerako praktika egokiak"

Udako ikastaroak 2024 UPV/EHU: "ARTEA, KULTURA ETA ONDAREA: kudeaketa eta jasangarritasunerako praktika egokiak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

uik.eus

Non

Bizkaia Aretoa

Noiz

20/06/2024-etik 21/06/2024-era

Azken urteotan, gizarte eta giza zientzietan, asko eztabaidatzen ari da arteak eta kulturak Garapen Iraunkorreko Helburuei (GIH) egin ahal dizkieten ekarpenei buruz. Hain zuen ere, ikusi dena zera da: kulturaren eta ondarearen alorra ezin dela errealitate horretatik kanpo gelditu eta, egiatan, garapen inklusibo eta iraunkorra bultzatzeko paper garrantzitsua joka dezaketela. Giza garapenaren eta planeta babestearen artean oreka bilatu nahi duen mundu honetan, artearen, kulturaren, ondarearen eta jasangarritasunaren arteko harremanen gaiak gero eta garrantzi gehiago hartzen ari da. Testuinguru horretan, Nazio Batuen Erakundeak zehaztutako GIH delakoek jasangarritasuna, bere forma guztietan, bultzatu dezakeen marko orokorra eskaini dezakete, eta artea, kultura eta ondarea oinarrizko osagaiak dira helburu horiek lortzeko. Kulturaren eta garapen jasangarriaren arteko harremana uka ezina da. Kulturak modu aktiboan parte hartzen du elkarrizketa sozialean, eta, era berean, paper garrantzitsua jokatzen du aldaketa sozialean. Kultura komunitatea kohesionatzea duen ezinbesteko elementua da, inklusioa eta berdintasuna bultzatzen dituelako eta hiri eta ingurune urbano berdinzaleagoak eta jasangarriagoak sortzea ahalbidetzen duelako. Sormen eta prozesu artistikoak, euren forma desberdinetan, jasangarritasunaren aldeko kontzientzia sortzeko bitarteko indartsuak izan daitezke. Sormen artistikoek pertsonak kontsumo arduratsua egitera, klima aldaketaren aurka borrokatzera eta ondareari loturiko ekosistema zein ekosistema naturalak babestearen aldeko neurriak hartzera bultzatzen dituzte. Gainera, adierazpen artistikoak gogoeta eta ekintza bultzatzen duten mezuen igorle edo/eta hedatzaileak ere izan daitezke. Kultura Ondareari dagokionez, jasangarritasuna da ondare kulturalari buruzko Ekintzarako Europako Markoaren bost zutabe garrantzitsuenetako bat. Ikuspuntu horren arabera, ondare kulturalak giza kapitala indartzeko, hazkunde ekonomikoa bultzatzeko eta ingurugiroaren jasangarritasuna ziurtatzeko gaitasuna dauka. Ondare kultural eta naturalak zaintzea ezinbestekoa da planetaren iraunkortasunerako. Gainera, kulturari loturiko turismoa bultzatzeko eta herri eta auzoak garatzeko baliabide jasangarria da. Izan ere, toki kulturalek gure ingurunea zaintzeak eta historia babesteak duen garrantzia erakusten digute. Era berean, ondare kultural eta naturalak zaintzeak pertsonen bizitza aberasten du, aniztasuna balioan jarri eta tokian tokiko tradizioak errespetatzen dituelako. Artea, kultura eta ondarea ez dira jasangarritasuna lortzeko bitarteko soilak, garapen jasangarria lortzeko ezinbesteko osagaiak baizik. Era horretako adierazpenek gure bizitza aberasten dute, ekintza positiboak ernamuintzen dituzte eta gure sustraiekin eta ingurunearekin konektatzen gaituzte. Artearen, kulturaren, ondarearen eta jasangarritasunaren arteko elkarrekintza bizi garen planetarekiko harremanean berdinzaleagoa eta armoniotsuagoa izango den etorkizun bat lortzeko bidea da. Bi egun iraungo duen kongresuak, gai hauen inguruan egin diren ikerketa, egitasmo eta ikerketa lerroak erakutsi eta zabaldu nahi ditu. Alde batetik, gonbidatutako konferentziak izango dira, 2030 Agendak zehaztutako testuingurua eta kulturari eta ondareari loturiko sektoreak jasangarritasunaren inguruan sortu den paradigma berrian duen erantzukizuna ulertzen lagunduko dutenak; eta, bestetik, hiru gai hauen inguruan komunikazioak aurkeztuko dira:- Kultura Ondarea eta jasangarritasuna
- Sormen prozesuak eta jasangarritasuna 
- Kudeaketa kulturala eta jasangarritasunaAntolakuntza batzordea- Patxi Juaristi, UPV/EHU
- Alazne Porcel, UPV/EHU
- Enara Artetxe, UPV/EHU
- Arantxa Elizondo, UPV/EHUBatzorde zientifikoa- Alazne Porcel (Arte Ederren Fakultateko Irakaslea)
- Arantxa Elizondo (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea)
- Enara Artetxe (Arte Ederren Fakultateko Irakaslea)
- Estibaliz Saez de Camara (EHU-ko Jasangarritasuneko zuzendaria)
- Miren Ibarluzea (EHU-ko Kulturaren arloko zuzendaria)
- Patxi Juaristi (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea)HELBURUAKKulturak eta ondareak jasangarritasunarekiko duten harremanaren esparruan, maila lokalean, Estatu mailan eta nazioarte mailan sortzen ari diren beharrizan, erronka eta estrategiak identifikatzea. Maila lokalean, Estatu mailan eta nazioarte mailan, kulturaren eta jasangarritasunaren inguruan garatu diren praktika onak ezagutaraztea eta aztertzea. Kudeaketa kulturalaren eta jasangarritasunari buruzko gogoeta bultzatzea. Kulturaren eta ondareari loturiko prozesuetan eta kudeaketan inplikatuta dauden eragileen arteko ezagutza sareak partekatzea, ikastea eta sortzea. Hizkuntza: Gaztelera, Euskera (itzulpena)Programa osoa (PDF)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak