Eñaut Elorrieta

Eñaut Elorrieta

Gertaeraren datuak

Antolatu du

lemoa.net

Non

Kiroldegia

Noiz

26/12/2020

Eñaut Elorrieta (ahotsa eta gitarra akustikoa), Maite Larburu (biolina, biola eta koroak), Fernando Neira (kontrabaxua eta baxua), Ruben Caballero (gitarra elektrikoa, teklatuak, koroak), Ander Zulaika (bateria, perkusioa eta koroak). Musikarako duen berezko grina oinarri, etengabe esperimentatzeko eta hobetzeko pasioak eraginda iristen da Eñaut Elorrieta Irteera argiak proiektu berri honetara. Berak osatutako letrez gain zenbait idazleren hitzak ere musikatu ditu: Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendi, besteak beste. Disko disdiratsu bezain bare, eta heldu bezain fresko honek, kantua bera du oinarri eta obsesio, olatu batean garamatzaten melodiak eta hitz ederrak. Azken urteetan ondutako guztia sorkuntza berrien mesedetan eta eszenatoki gainean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak