29. Gaztea Maketa Lehiaketaren finala

29. Gaztea Maketa Lehiaketaren finala

Gertaeraren datuak

Antolatu du

donostiakultura.eus

Non

Victoria Eugenia Antzokia

Noiz

25/06/2020

- Medidas de protección e higiene en los teatros Victoria Eugenia y Principal.

Ainhoa Vitoria eta Julen Idigoras Gazteako esatariek gidatuko duten gau emanaldi honetan Gaztearen Maketa Lehiaketaren XXIX. edizioaren irabazlea nor izango den jakingo dugu. Talde bat, bikote bat eta bi bakarlari igoko dira Victoria Eugenia Antzokiko oholtzara. Batetik, Kilimak talde gipuzkoarra, Entzulearen GazteBizHitza sariaren irabazlea, Gaztearen webgunean egindako bozketan boto gehien lortu zituen proposamena izan zen. Bestetik, Xabi Bandinik, Xabi Doncelek eta Izaro Andresek osatutako epaimahaiak beste hiru izen hautatu zituen finalerako: Deñe eta Raitx bakarlariak eta Klermoon bikotea.

Gazteak ehun gonbidapen esklusibo zozkatuko ditu irratian, webgunean eta sareetan. Informazioa laster egongo da eskuragarri hemen. Antolatzailea: Gaztea

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak