"Safari"

"Safari"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

amorebieta.eus

Non

Zornotza Aretoa

Noiz

16/05/2020

Piñotek eta Calabacinek sabanan murgilduta ikusi duten gatazka azaltzen digute; lehoiaren desagertze misteriotsuaren berri ematen zien albistea jaso ondoren joan dira hara. Ikerketa lanetan, jirafa, tximua, elefantea, krokodiloarekin egin dute berba. . . eta abentura betean, lehoiarekin topo egiten dute, burumakur eta pentsakor, orro egiten ez dakiena. Auzia konpontzeko eta hari laguntza emateko borondate sendoarekin, Baldufako ikertzaile ausartak atsekabe horren arrazoiak zein diren jakiten saiatuko dira. Zergatik tematzen da krokodiloa lehoia iraintzen? Gainerako animaliak ere zergatik saiatzen dira enbarazu egiten? Zer behar da sabanaren erregea harrotzeko?Txikienei zuzendutako ikuskizuna da berriz ere, eta bertan, ekosistema hori guztia islatuko duen espazio erakargarri bat lortzeko, bitan banatzen den eszenogria batekin jolasten da. Bullying-a da jorratzen den kontua. Haurrek krokodiloaren eta lehoiaren portaeratik uler ditzakete beren mehatxuak, baita jirafaren, tximuaren eta elefantearen portaeratik ere.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak