"Baldin bada"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
orozkoudala.com
Non
Eskolako aterpea
Noiz
09/10/2020
Shakti Olaizolaren zirku ikuskizuna. Margolari berezi baten eta musikari baten kirtenkeriak eta zoramenak gertutik biziko ditugu. Margolariarentzat pintzela hartze hutsa abentura da. Gainera, publikoa ikustean, erabakiko du gaur dela betidanik egin nahi zituen buru-kolpe guztiak probatzeko egun aproposa. Traketsa da, baina trakastesun horren bidez trebetasun asko ere azalduko ditu: oinekin margotzea, oreka-joko ezinezkoak egitea, jarrera arraroetan abestea. . . Gauza horiek guztiak melodiekin eta haren kidearen musika-trebetasunekin egingo ditu. Bera da konplizea haren pintura-abenturetan.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.