Fas Zinekluba: "TAHT ASLHAIRA"

Fas Zinekluba: "TAHT ASLHAIRA"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

cineclubfas.com

Non

Cineclub FAS

Noiz

12/03/2024

Taht Aishajra · Tunisia/Suitza/Frantzia/Katar · 2022 · 92 min · Zuz. : ErigeSehiri · V. O. S. C. Mugarik gabe Ekonomilariak eta Euskal Ekonomistak Elkargoa-reekin elkarlanean saioa

Tunezko ipar-mendebaldean, jendea pikuak biltzen jarduten da, eta arbolen azpian, elkarrizketak eta eztabaidak izaten dituzte, sentimendu berriak agertzen dira, topatu egiten dira, elkarrengandik urrundu. . . Egunez, pikondoak bizikidetzarako toki bihurtzen dira, ametsen eta itxaropenen topaleku.

Ekintza guztia lanaldi batean gertatzen da, eta orduen igarotze naturalari jarraitzen dio. Ikusleak kamerak hartzen duena bakarrik ikusten du, eta ez da zentratzen istorio batean edo batzuetan, baizik eta herri bat erakusten du, ogia landan gogor lan eginez irabazten duena. Horri esker, Tunezko landako bizimodua nolakoa den ezagut dezakegu apur bat.

Esan daiteke fikzio dokumental bat dela, profesionalak ez diren aktoreak darabiltzana, eta egiazko bizitza erakusten digu. Lengoaia zinematografiko hutsa inposatzen da; bisuala konbertsazionalari gailentzen zaio.

www. cinclubfas. com

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak