Gasteizko 2024ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan. El castillo de Lindabridis zaldun-eleberrien eitean osatutako komedia da, kapa eta ezpatakoetan ohiko korapilo-jokoen moldean, eta artifizio ugariz lagundua: lengoaia poetiko landua, musika, dantza, mozorroak, izaki fantastikoak. . .
Tartariako tronua heredatu nahi badu, Lindabridis printzesak torneo batean bere anaia Meridian garaitzeko gauza izango den zaldun batekin ezkondu beharko du. Horretarako, bere beharretara hobekien egokituko den senarraren bila, munduan zehar ibiliko da hara-hona, gaztelu hegalari batean.
Lan honetan, Calderón de la Barcak bere antzerki-testuingurura egokitu zuen zaldunen gaia, inauteri giroko jauregi-joko bat sortuaz; hara, Barrokoak ispiluan islatuta ikusten du bere burua, Berpizkunde garaian amestutako Erdi Aro baten bitartez. Gaur egun, XXI. mendean, Nao d’Amores eta Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalak –Calderón gidari dutela–, beste denbora-maila bat gehitu diote El castillo de Lindabridis honi: gure garaikidetasunarena.
Ana Zamorak Antzerki Sari Nazionala irabazi zuen 2023an. Artistak: Miguel Ángel Amor, Mikel Arostegui, Alfonso Barreno, Alba Fresno, Inés González, Paula Iwasaki, Alejandro Pau, Isabel Zamora
Konpainia: Nao de amores, Compañía Nacional de Teatro Clásico
Bertsioa eta zuzendaritza: Ana Zamora
Bertso-aholkularia : Vicente Fuentes
Konponketak eta zuzendaritza musikala: Miguel Ángel López, María Alejandra Saturno
Koreografia: Javier García Ávila
Emanaldi irisgarria ikusmen edo entzumen desgaitasuna duten pertsonentzat: Azpitituluak gorrentzat, audiodeskripzioa ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat, begizta magnetikoa entzumen desgaitasuna duten pertsonentzat. Egoera horietakoren batean bazaude, behar duzun gailua erreserbatu lehiatilean edo gestionpublicos@vitoria-gasteiz. org posta elektronikoan.
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "El castillo de Lindabridis"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.vitoria-gasteiz.org
Non
Félix Petite Antzokia
Noiz
14/12/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.