Antzerki irakasleei zuzendutako tailer trinkoa, Borja Ruizekin

Antzerki irakasleei zuzendutako tailer trinkoa, Borja Ruizekin

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.dap.eus

Non

Eltzia

Noiz

21/09/2024-etik 22/09/2024-era

?Jerzy Grotowski antzerki maisu handiak zioen antzerkia lapurtzea bezala dela: egiten bakarrik ikasten da. Hortaz, ikastaroa honetan praktikoki antzerkiaren oinarrizko elementuak aztertuko dira: gorputza, ahotsa eta emozioa pertsonaiak sortzeko erreminta bezala, bestea organikotasuna lortzeko inpultsu bezala, adimena, talde konposaketa, espazioa eta denboraren moldaketa. . . Eta guzti hori eszena zehatzetan landuta. Saio bakoitza bi ataletan banatuko da: parterik mardulenean ariketak eta sorkuntzak uztartuko dira; bigarren partean, egindakoa analizatuko da, ariketa eta proposamen ezberdinen atzetik dauden helburuak eta intentsioak azalaraziz. Ikastaroaren helburua bikoitza da beraz: antzerkia ikasi eta, aldi berean, antzerkia irakasten ikasi. IRAILAK 21 eta 2212 orduko ikastaro trinkoa: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00. URRITIK EKAINERAJarraipen saioak hilean behin (urriak 5, azaroak 16, abenduak 14, urtarrilak 18, otsailak 15, martxoak 15, apirilak 12, maiatzak 17 eta ekainak 14. ): larunbat goizetan, 10:00-14:00?.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak