"Karrikan"

"Karrikan"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

durango-udala.net

Non

San Agustin Kultur Gunea

Noiz

04/04/2020

Karrikak aurkezten du Karrikan «Hona nire herritxoa. Egunero, berdin-berdin. Heldu nintzenetik, beti berdin. Ezer berririk ez. Eta batbatean. . . zer da hau, baina? Magia bitxi bat. Ez nuke sekula pentsatuko horrelakorik gertatu zitekenik. Ez da nik amestutakoa, baina nolabaiteko xarma aurkitzen ari natzaiola uste dut. » Herriko bederatzi lagun karrika-buruan bueltaka. Bederatzi kutxa. Bakoitzari berea. Baina, eta egokitu zaigun kutxari egokitzerik ez badago? Eta tartetxo txiki-txiki, nimiño betez, bakar-bakarrik besterik ez bada ere, burua aterako bagenu? Berehalaxe bueltatuko gara barrura. Bukatzean, den-dena txukun lagako dugu, ostera bere lekuan. Hitzematen dugu. - Egilea: Talde lanean sortua / Creación colectiva
- Antzezleak: Uxuri Gallastegi, Maite López, Endika Zamalloa, Naiara López, Gorka Madrazo, Garazi Magunagoitia, Mikel Uribelarrea, Maialen Magunagoitia, Eider Chaves.
- Zuzendaritza: Patricia Urrutia

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak