Jazzaldia 2024: Izaro
Gertaeraren datuak
Antolatu du
jazzaldia.eus
Non
Keler Gunea
Noiz
24/07/2024
Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. Izaro Andres (ahotsa, pianoa, gitarra), Garazi Esnaola (teklatua), Iker Lauroba (gitarra), Julen Barandiaran (baxua), Mattin Arbelaitz (bateria)Izarok aurrekaririk gabeko arrakasta lortu zuen bere lehen 4 diskoei esker; izan ere, milioika entzunaldi lortu zituen eta horrela nabarmendu eta bihurtu zen ospetsu. Ondorioz, Mallabiko abeslaria esparru eta jaialdi handietan aritu zen Euskadin, Espainian eta Europan. Horren guztiaren ondoren, gelditzeko beharra iritsi zitzaion, fokuetatik urruntzekoa, normaltasunera, bizitza organiko batera itzultzekoa, “egunero ohea egin behar izango zuen” bizitzara. Suspertzeko beharra, isolatzeko beharra, indarberritzeko beharra zuen, buru-argitasun heldu batetik sortzeko, aurreiritzirik gabeko barne-bidaia bat egitera ausartzeko. Horrela sortu zen, urte baten ondoren, cerodenero (2023), artista baten sorkuntza ariketa bat, esperientzia izan arren berritzeko eta arriskatzeko gogoa duen artista batena; begirada garaikide batetik, poparekin, sustraiarekin eta elektronikarekin egindako disko bat da horren emaitza. Lan honetan, Izarok bitxi txikiak sortu ditu, maitasuna eta amorrua transmititzen duten abestiak, gure munduaz, oinazeaz, esposizio publikoaz eta egungo gizarteaz… hitz egiten dutenak. Kantatu eta dantzatzeaz gain, Izarok konposatuak dira abestiak, ekoizpen artistikoaz bera arduratu da Eñaut Gaztañagarekin batera, eta bideoklipen arte zuzendaria ere bera izan da. Izarok hondartzan, Keler Gunean, emango duen kontzertua aukera paregabea izango da artista sendo baina eboluzio betean dagoenarekin gozatzeko; ahots zoragarria, mundu propioa duen abeslari honek, hasieratik sentsibilitate eta nortasun paregabeak erakusten dituen honek, orain, elektronika eta dantzarekin, dimentsio berri bat gehitu dio bere musikari.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.