Orbeldik eta Korrontzik ez dugun jai giroa, mugimendua ekarri digute Sutegiko oholtzaraino

Orbeldik eta Korrontzik ez dugun jai giroa, mugimendua ekarri digute Sutegiko oholtzaraino
Harrera ezinhobea eta txalotua jaso zuten, NOAUA! K. E. -ren Kulturaldiaren baitan, larunbatean Sutegin eskainitako bi emanaldiek. Bizi dugun osasun krisialdia tarteko, kalean egin ezin dugun dantza, mugimendua ekarri ziguten Sutegiko auditorioko oholtza gainera.