Kultur Bira - Usurbilgo udako kultur egitaraua

Kultur Bira - Usurbilgo udako kultur egitaraua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

usurbilkultura.eus

Noiz

01/07/2020-etik 31/07/2020-era

- Kultur Bira: egitarauaUsurbilgo Kultur Bira udako kultur eskaintza bermatzeko asmoz abiaturiko proiektua da, Usurbilgo hainbat eragilek udalarekin elkarlanean Covid19ak eragindako osasun krisiaren aurrean osatutakoa. Horretarako, antolatzaileek ekitaldi kulturalak egiteko protokolo zorrotza osatu dute, unean uneko osasun neurriak kontuan izango dituena. Ondorioz, herritar guztiei eskatu nahi diete ekimen bakoitzaren argibideak irakurri eta begirune osoz jarrai ditzaten, norberarena ez ezik guztion osasuna zaintzeko hartutako neurriak baitira. Neurri nagusienetako bat ekitaldi bakoitzean bil daitekeen jende kopuruarena da. Ezinbestean mugatu behar dute aforoa, segurtasun neurriak bermatzeko. Horretarako, ekitaldi bakoitzean zenbat jende bil daitekeen zehaztu dute beti ere, ahalik eta herritar gehienengana iristeko asmoz. Hala, webgune bat prestatu dute, sarrerak ahalik eta modu bidezkoenean banatzeko asmoz, herritar guztiek ekitaldietara joateko aukera berdina izan dezaten: usurbilkultura. eus. Ekitaldi bakoitzean izena eman dutenen artean zozketatuko dituzte sarrerak: hori bai, erabiltzaile bakoitzarentzako sarrera kopurua mugatua izango da, ekitaldi motaren arabera. Horrez gain, zenbait emanaldi streaming bidez ematea aurreikusten dute. Usurbildarrek ekitaldietara joateko erabateko lehentasuna izango dute. Dena den, ekitaldiren batean ezarritako gehienezko jende kopuruak izena ematen ez badu, usurbildarrak ez direnei ere sarrerak eskuratzeko aukera emango zaie. Oharra: konfinamendua arintzearen 3. fasea izan dugu oinarri segurtasun neurriak zehazteko. Neurriak eta aforoak aldagarriak izan daitezke, beraz, Normaltasun Berria deitu duten testuinguruan aplikatuko diren aldaketen arabera. Zalantzak argitzeko: 943 37 19 99

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak