Tailerra: "Totemak kalera! Irudiak mugimenduan"

Tailerra: "Totemak kalera! Irudiak mugimenduan"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Uharte Zentroa

Non

Huarte Arte Garaikideko Zentroa

Noiz

10/08/2020-etik 28/08/2020-era

Hizkuntza zinematografikoari buruzko lantegi praktikoa Maite Redondo zinemagilearen eskutik. Erreferente zinematografikoen errepaso labur batetik abiatuta, ikus-entzunezkoen bidez istorioak kontatzeko hainbat modu sustatzeko ariketak egingo dira. Hasiera batean, proposamen gidatua izango da, gero parte-hartzaileek aukeratzen dituzten norabideak hartuko dituena. Praktika zinematografiko bat egitea proposatzen da, eguneroko testuingurutik abiatuta, zehazki Uharten. Audiolab elkarteko Luca Rullok dinamizatutako soinuari dedikaturiko sesio bate gongo da. Eta Maddi Barber zinemagilearen lanaren proiekzioa, ondorengo eztabaida batekin. Lantegian beste proiekzio batekin amaituko den sorkuntza-prozesu kolektibo bat ere irekiko da. Bi proiekzio saioak publikoari irekiak izango dira eta aire zabalean egingo dira, Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren TOTEMAK erabiliz. Iraupena: abuztuaren 10etik 28ra, 17:00etatik 20:00etara, guztira 8 saio proiekzioekin batera, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan. *• Abuztuaren 21ean, 21:00etan, proiekzioa eta eztabaida Maddi Barberrekin.
• Abuztuaren 28an, 21:00etan, tailerrean egindako proiektuaren aurkezpena. * Uztaila amaitu aurretik bilera, datak zehazteko eta ixteko. Izena ematea eta informazioa email honetan: educacion@centrohuarte. es

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak