Arkaitzerrekako isuria argitu eta erraustegia ixtea exijitzeko "sirenaldia" igande eguerdian

Igandero legez, osasun krisialdi honetan kea darion erraustegia ixtea exijitzeko sirena hotsak pizteko deia egin dute maiatzaren 24an ere, 12:00etan. Oraingoan, erraustegiaren itxiera eskatzearekin batera, erraustegi ondotik igarotzen den Arkaitzerrekan hilabete hasieran izandako isuria argitzeko ikerketa independentea exijituko da.