"Hellen Keller, ¿la mujer maravilla?"

"Hellen Keller, ¿la mujer maravilla?"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

galdakao.eus

Non

Torrezabal Kultur Etxea

Noiz

08/11/2024

Antzezlan dokumentala, Helen Kellerren inguruan eraiki zen mitoari aurre egin nahi diona. Keller 1904an Harvarden unibertsitate-titulua eskuratu zuen lehen pertsona gor-itsua izan zen. Bideojoko baten tutorial moduan planteatuta dago pieza eszeniko hau, eta bertan aktoreak abatar gisa ariko dira, testu proiektatu batzuen bidez ematen doazen jarraibideak gauzatzen agertokian. ‘Helen Keller, ¿la mujer maravilla?’ antzezlanak hizkuntza mintzatua eta zeinu-hizkuntza integratzen ditu. Entzuten duten eta ez duten pertsonen arteko inkomunikazioa zalantzan jartzen du ikuskizunak, agertokian elkarrizketa ireki bat partekatzearen aukerak esploratzen ditu eta hizkuntza minorizatuen, haien erabilera publikoaren eta elkartzearen garrantzia aldarrikatzen du isilean. Fitxa artistikoa:- Jatorrizko ideia: Chusa Pérez de Vallejo
- Dramaturgia eta zuzendaritza: Xron
- Zuzendari laguntzailea: Borja Fernández
- Antzezleak: Patricia de Lorenzo, Chusa Pérez de Vallejo, Ángela Ibáñez
- Jantziak: Uxía Vaello
- Eszenagunea: Nononon. lab
- Soinu gunea: Xacobe Martínez Antelo
- Ikus entzunezkoen gunea: Lucía Estévez
- Argiztapena: Fidel Vázquez
- Koproduzkioa: Centro Dramático Nacional, Teatre Lliure

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak