Kalerki 2024 jaialdiaren barruan. NOEUD, frantsesez korapilatua, DAB dantza konpainiaren sorkuntza berria da, non Eduardo Chillida eta Cristóbal Balenciagak amankomunean zituzten lan metodologietan sakondu dugun, mugimenduaren bidez. Irudi lerromakurrak eta espazioen sorkuntza bi artista hauen kontzeptuak dira, garaiko mugimendua askatasunerantz bideratu zutenak. Bizi izan zuten garaia inspiraziotzat balio izan digu baita ere, egoera politiko, sozial eta kulturalari erreparatuz, hiru dantzari jarri ditugu eszenatokian enkortsetamentutik askatasunerantz bidea aurkitu dezaten.
Behaketa hauek dantzara ekarriz, iraganera begiratu dugu garaikidetasuna eraikitzeko, erroetatik eta herriarentzat. - Dantzariak: Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Iker Sanz
- Zuzendaritza artistikoa: Marina Eskisabel
- Jantziak: Naia Iturrioz
Kalerki 2024: "NOEUD"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
zarautz.eus/
Non
Frontoi Txiki (euriarekin Gaztelekua)
Noiz
04/07/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.