"Olentzero eta Mari Domingi Mirandaolan"

"Olentzero eta Mari Domingi Mirandaolan"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

lenbur.com

Non

Euskal Burdinaren Museoa

Noiz

02/11/2024-etik 23/12/2024-era

"Legazpiko Mirandaolako Parkean antolatutako familia plana dugu hau. Ipuinez eta pertsonai desberdinen bitartez, Olentzero eta Mari Domingiren historia ezagutuko dugu. Hasteko, harrera gunean elkartuko gara (Turismo Bulegoan, Euskal Burdinaren Museoan). Ipuin kontalaria, jakin-mina pizteko asmoarekin, Olentzeroren abestia abesten hasiko da: “Olentzero joan zaigu, mendira lanera, intentzioarekin ikatza egitera…” dio abestiak. Baina abesti honek, zalantzak sortaraziko dizkigu: Ikatza zer da? Zertarako erabiltzen da? Zeinek egiten du? Zergatik? Zertarako? Zalantza hauek guztiak argituko dira,…. baina,…… Zergatik ekartzen ditu Olentzerok opariak? Zer gertatu zitzaion Napoleon astotxoari?Badakizu zertan aritzen den Mari Domingi? Emakume argi eta jakintsua da, basoko sekretu guztiak dakizki eta basoan dauden landare eta loreekin Burdintxori ukendu magikoa prestatuko dio, budinolan egindako erredura sendatzeko. Legazpin Mari Domingiren mila kontu gehiago ezagutuko ditugu!Ahoa irekita kontu hauek entzuten ari garen bitartean, pertsonai magiko eta bihurri bat sartuko da Museoan, Burdintxo!!!!!! Burdintxo izango da historia honen korapiloa argituko diguna……eta berarekin parkean barrena joango gara Olentzero eta Mari Domigiren bila. Hauek menditik jaisten topatuko ditugu eta elkarrekin Mirandaolako Burdinolara abiatuko gara. Bertan, Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukera izango dugu, argazkiak atera, eskutitza eman…!
Mirandaola Burdinola ezagutzeko aukera izango dugu, Burdintxoren lantegia eta burdintxok sutegian, danbolinarekin egindako gaztaina goxoak dastatuko ditugu. (Burdinola ez da martxan egongo). "Datak:- Azaroak: 2-3 / 9-10 /16-17 / 23-24 / 30
- Abenduak: 1 / 6-7-8 / 14-15 / 23
- Abenduak 21-22: Momentuz Legazpiko familientzat gordeta. Hauek dira txanda hauek hartu ahal izateko aukerak: 943730428 telefonora deituz / Mirandaolako Turismo Bulegora bertaratuzOrdutegia:- Txandak: 10:00 / 11:00 / 12:00 / 13:00  / 15:00 / 16:00 / 17:00 / 18:00 / 19:00 (18:00 eta 19:00etako txandatan linterna ekartzea gomendatzen da)Hizkuntzak:- Euskera
- Gazteleraz: azaroak 23 (10:00), azaroak 30 (15:00) eta abenduak 6 (10:00)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak