Pedro Lozano Bartolozzirekin igaroko dugu gau-jaialdi berezi hau, Ana Maestrojuán antzerkigile eta zuzendaria baita Ángel García Moneo aktore eta ekoizlearekin batera, Gayarre Antzokiari lotuta pasatako haurtzaroko antzezpenei buruzko xehetasunez mintzatzen. Solasaldi honetan 50. hamarkadako Iruñeko antzerkia egiteko moduak gaur egungo sorkuntza eta ekoizpen moduekin alderatu ahal izango ditugu. Baita bere gurasoen, Francis (Pitti) Bartolozzi eta Pedro Lozano Sotések - biak arte bisualetako artista ezagunak- egindako marrazki eszenikoetako batzuk ikusi, “Al Gayarre con Pedro Lozano Bartolozzi. Siete décadas de recuerdos entre bambalinas” elkarrizketa dokumentalaren estraktu batzuen bidez, Santi Echeverríaren errealizazioa izan duena. Ekitaldia Víctor Iriarte antzerkigile eta kazetariak aurkeztuko du.
Pedro Lozano Bartolozzi kazetaria, legelaria eta ikertzailea da. Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko irakasle emeritua. Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkarteko (NIHE) lehendakaria eta Nafarroako Kultura eta Ikus-entzunezko Kontseiluetako kidea izandakoa. Iraupena 90 minutu
"LEER PARA CREAR. CON PEDRO LOZANO BARTOLOZZI" topaketa
Gertaeraren datuak
Antolatu du
teatrogayarre.com
Non
Gayarre Antzokia
Noiz
28/01/2025
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.