Jazzaldia 2024: Larkin Poe

Jazzaldia 2024: Larkin Poe

Gertaeraren datuak

Antolatu du

jazzaldia.eus

Non

Keler Gunea

Noiz

24/07/2024

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. Rebecca Lovell (ahotsa, gitarrak, banjoa, biolina, pianoa), Megan Lovell (koruak, lap steel, dobroa), Tarka Layman (baxua), Ben Satterlee (bateria)Rebecca eta Megan Lovell ahizpak Georgiako iparraldean jaio ziren, txiki-txikitatik musika klasikoa, biolina eta pianoa ikasten hasi ziren, bluegrassa deskubritu zuten arte; hala erabaki zuten amerikar sustrai musika dei genezakeen horri heltzea. Handik gutxira, 2004an, The Lovell Sisters talde akustikoa sortu zuten Jessica ahizparekin batera; bi disko argitaratu zituzten eta kontzertuak ematen aritu ziren, harik eta, 2009an, Jessicak musikan ez jardutea erabaki zuen arte. Orduan sortu zen, 2010aren hasieran, Lovell beste bi ahizpek, Rebeccak eta Meganek, osatutako Larkin Poe taldea. Izen honek haien heren herenaitonari omen egiten dio; izen bera zuen hark, eta Edgar Alan Poeren lehengusua zen. Larkin Poe EPak argitaratzen, zuzenekoak ematen eta hainbat kolaborazio egiten hasi ziren, Kin (2014) lehen diskoa atera zuten arte. Diskoak izandako harrera bikainari esker arrakastaren ateak irekita zituztela ¿eta mentoreen artean Elvis Costello¿ kontzertu bat eman zuten Glastonburyn. Peach (2017) albumarekin, Artista Emergente Onena izendatuak izan ziren Blues Foundation Awards sarietarako. Laugarren lanarekin, Venom & Faith (2018), 1. postura iritsi ziren Billboardeko blues zerrendetan, eta Grammy sarietara izendatuak izan ziren Best Contemporary Blues Album kategorian. Aldi berean, Youtubeko kanalean zintzilikatzen dituzten bertsio pertsonal ugariekin milioika bistaratze metatu dituzte. Eta, hain zuzen ere, iturri horretatik edan zuen seigarren diskoak, Kindred Spirits (2020). Bertan, formatu soil eta gordin batean, eurek sortutako abestiak eta eurenak ez direnak interpretatzen dituzte. Guztira 7 disko dituzte kaleratuta, eta azkenak, Blood Harmony (2022), hegoaldeko ondarearen sustraietan arakatzen jarraitzen du, euren sorleku Georgian enfasia jarrita. Best Contemporary Blues Album kategorian Grammy saria irabazteko balio izan dien diskoa. Lovell ahizpa multinstrumentistak Amerikako Estatu Batuetako hegoaldeko musikaren eta sustrai musiken oinordekoak dira. Haien soinua, sustraiekiko errespetu handia erakutsita ere, freskoa eta zintzoa da, indarrez eta bizitasunez betea. Gitarra sendoak, riff biribilak, lap steel guitar beti hor, Rebeccaren ahots perfektua, Megan koruetan, giro eta erregistro anitzak… Beren musikak pilo bat eragin biltzen ditu, bluegrassetik rockera, hegoaldeko rocketik heavyra, bluesetik countryra, eta talde handiak ekartzen dizkigu gogora, The Allman Brothers Band, ZZ Top, Lynard Skynyrd eta Tedeschi Truks Band besteak beste; ordea, eraginen zerrenda luze bezain askotariko batekin: Jack White, Rolling Stones, Black Sabath, The Black Keys, Bob Dylan, Elvis Costello, Pink Floyd, Jeff Buckley, Paul Simon, Emmylou Harris, The black Crowes, The Band…

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak