Pelaioenean kokatuko diren egitasmoak lantzeko parte hartze prozesuen aurkezpena larunbatean

Pelaioenean kokatuko diren egitasmoak lantzeko parte hartze prozesuen aurkezpena larunbatean
Emakumeen Etxea eta kalezartarrentzako udal ekipamenduaren egoitza izango da etorkizunean, Kalezarko Felix Aizpurua plazako Pelaioenea eraikina. Kanpoaldea birgaitu dute, barruko "mamia" eraikitzen hasi nahi du orain Usurbilgo Udalak, bi egitasmo hauekiko interesa dutenekin. Bi proiektuontzako parte hartze prozesu bana iragarri du. Abiatzeko, aurkezpen ekitaldia deitu du larunbaterako (irailak 19) 12:00etan Pelaioenea atarian bertan. Bertaratu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, Gizarte Zerbitzuetara deituta.