Beñat Sarasolaren "Deklaratzekorik ez" nobelari buruzko solasaldia, egilearen parte-hartzearekin (online)

Beñat Sarasolaren "Deklaratzekorik ez" nobelari buruzko solasaldia, egilearen parte-hartzearekin (online)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.egizu.eus

Noiz

28/05/2020

Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoari jarraipena emateko, online bidezko saio bat egingo da maiatzaren 28an, 19:30ean. Beñat Sarasola bertan izango da, Deklaratzekorik ez liburuaz berba egiteko. Kasu honetan, jitsi meet (bideokonferentzia) bidez egingo da solasaldia. Deklaratzekorik ez liburua zuokin ez baldin badaukazue, jakin, hurrengo lotura honetan aurkitu dezakezuela: http://susa-literatura. eus/liburuak/narr12802. Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa, maiatzaren 28anData eta ordua: Maiatzak 28, osteguna, 19:30etik 21:00etara. Bideo-deira sartzeko esteka (email bidez helaraziko zaizue): Jasoko duzuen loturan klikatu eta printzipioz ez duzue ezer gehiago egin behar. Ahal dela ordenagailu edo tablet bidez egitea gomendatzen da. Bideo-deian erabiliko den dinamika hurrengoa izango da:1. Parte-hartzaile guztiek izango dute mikrofonoa isildua (muteatuta). 
2. Bideo-kamera hautazkoa izango da; bakoitzak erabakiko du konektatuta izan nahi duen ala ez.
3. Garazi (Egizuk) egingo du sarreratxo bat, jitsi meet aplikazioaren eta solasaldiaren dinamika apur bat azalduko du.
4. Beñat Sarasolak Deklaratzekorik ez liburuaren solasaldiarekin ekingo dio.
5. Liburuaren aurkezpena amaitzean, galderen errondari ekingo zaio. Beti ere txanda eskatuz eta Garazik hitza emanda. Nola har dezakezu parte?– Parte hartu nahi duzun saioaren estekan klik egitearekin nahikoa duzu. – Baliatuko den aplikazioarekin arazoak ekiditeko, Chrome erabiltzea gomendatzen da. – Saioak hasi baino ordu erdi lehenago egongo dira konektatuta antolatzaileak, egon daitezkeen arazo teknikoekin laguntzeko. – Sartzeko arazoren bat izanez gero, honako zenbakira ere deitu dezakezue: 619 935 541 (Garazi). Oharra: ez baduzu emailez jaso bidekonferentziara sartzeko lotura, idatzi egizugetxo@gmail. com helbidera.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak