Maui Alenaren hitzaldia: "Sobre fundir campanas y pintar íconos. ¿Desde qué lugar y por qué hacer cine en 2024?"

Maui Alenaren hitzaldia: "Sobre fundir campanas y pintar íconos. ¿Desde qué lugar y por qué hacer cine en 2024?"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.tabakalera.eus

Noiz

20/06/2024

Egile-zinemaren mundu industrializatuan, edozein motako lanari ekiten diona (filma, erakusketa, liburua, ikerlana, edozer) ohitu egin da lan hori funts, laborategi, egoitza, beka edo era guztietako laguntzen bidez garatzera. Bi hamarkadaz garapen espazio horiek etengabe hazten joan dira eta orain berebiziko garrantzia hartu dute sortze-ekintzan, zinegileentzako laguntza bat izatetik haiek obra ekoizteko ezinbesteko baldintza izatera igaroz. Bitxia bada ere, pultsioen edo desioen katea alderantzikatu egin da: ohikoa da laguntzen munduan estimulu terminoarekin edo nomenklaturarekin topo egitea: produkziorako estimuluak, idazketarako estimuluak eta abar, zinea egin nahi dutenek estimulu horiek behar balituzte bezala munduak edo sistemak eskatzen ez dizkien beren lan pertsonalak ekoizteko. Estatuak kulturari ematen dion babesa gero eta mehatxu handiagoa izaten ari den une honetan, kultura merkantilizatzeko joera antzematen den honetan, sortzailea lan/produktu bihurtu da berez, merkatuek eta laborategiek etengabe saldu beharrekoa. Obrak dagoeneko utzi dio prozesuaren xedea izateari eta, horren ordez, bitarteko bihurtu da, hain zuzen ere garapen profesionaleko espazio horietara sarbidea izateko. Hortaz, inoiz baino gehiago galdetu behar dugu: Nondik eta zergatik egiten ari gara zinea? Zer gaude sakrifikatzeko prest gure filmak existitu daitezen?Elkarrizketa honek parte hartzera gonbidatzen ditu zinegileak, ikertzaileak, ekoizleak, programatzaileak, artxibozainak, kuradoreak, eta zinean ari diren gainerakoak, zinearen desioarekin eta egitekoarekin dugun harremanaren inguruan gogoeta pizteko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak